Bitartean jolaseanElkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
Bitartean Jolasean elkartea 2008an hasi zen lanean, batez ere familiekin eta gazteekin, Oiongo udalerrian. Lurraldearen kultura-aniztasuna dela eta, 2010. urte inguruan udalerrian bizi diren pertsona guztien bizikidetza eta inklusioa bultzatzeko ekintzak egiten hasi ziren, eta, ondoren, emakumeak gizartean duen papera indartzen, gizartean ahalduntzeko bideak bilatuz. Azken urteotan, elkartea profesionalizatu egin da, berdintasunaren eta kulturartekotasunaren arloekin zerikusia duten esku-hartze sozialeko proiektuak gauzatuz, Arabako Errioxako Kuadrillako eta inguruko udalerrietako herritar guztiei zuzenduta. Bereziki, jatorri, erlijio, etnia eta/edo funtzio-aniztasuna duten gizonekin eta emakumeekin. 2024ko maiatzaz geroztik, elkartea onura publikokoa da (maiatzaren 7ko 56/2024 DEKRETUA).
Azken urteotan, Oionen, Bastidan eta Lantziegon prozesu komunitarioak sustatzea lortu da, eta Kuadrillako biztanleriaren partaidetza soziala mobilizatzea. Era berean, elkarteak sarean lan egiten duen eta kulturarteko esku-hartze komunitarioko prozesuetan laguntzen duten gizarte-erakundeen, administrazioaren eta herritarren kopuruak gora egin du, eta, horrela, elkartearen misioaren eta ikuspegiaren eraginkortasuna, inpaktua eta epe luzeko iraunkortasuna hobetu dira.