Vital Fundazioak, Eusko Legebiltzarrak eta Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoak "Basterretxea urratsez urrats" doako bisita gidatuen programa antolatu dute, XX. mendearen bigarren erdiko euskal artearen funtsezko figura baten nortasunean eta ekoizpenean sakontzeko eta, horrela, artista eta bere obra herritarrengana hurbiltzeko.
Informazioa
Basterretxea urratsez urrats 'programak hiru erakusketetako funtsezko elementuetan jartzen du arreta, Gasteizen barrena egindako ibilbide batean. Ibilbide horretan, 'Izaro-Nestor Basterretxea' erakusketa (Eusko Legebiltzarra),' Nestor Basterretxea' erakusketa (Vital Fundazioaren Erakusketa Zentroa) eta 'Zeru bat, hamaika bide' (Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa) elkartzen dira.
- Bisita gidatuek ordu eta erdiko iraupena izango dute; oinez egingo dira, Eusko Legebiltzarrean hasita eta Artium Museoan amaituta; eta gida espezializatuek gidatuko dituzte, oinezkoentzako ibilbidean euskal eskultorearen profila osatuz.
- Hiru erakusketetara bisitak urriaren 16an, larunbata, hasiko dira. Larunbatetan, igandeetan, jaiegunetan eta zubietan egingo dira, abenduaren 8ra arte, eta doakoak izango dira.
- Egunean bi egingo dira, 11:00etan (gaztelaniaz) eta 11:30ean (euskaraz).
Izen-emateak
Izen-emateak 945 209 020 telefonoaren bidez eta Artium Museoko leihatiletan egingo dira, bisitaren bezperako 19:00ak arte.