1. Hasiera
  2. Awake-Gasteiz: Gazteentzako heziketa emozionala

Awake-Gasteiz: Gazteentzako heziketa emozionalaHezkuntza programak

Norentzat da?

16 eta 22 urte bitarteko gazteentzat da, eta ikasleak, langileak edo langabetuak izan daitezke. Elkarbizitza gune irekia denez, gizarte sektore askok dute lekua bertan, horregatik, erabiltzaileak nazionalak edo atzerritarrak izan daitezke, edozein maila ekonomikokoak edo sozialekoak, edo desgaitasunen bat izan dezakete, beti ere, adierazitako edukiak ulertzea eragozten ez badie.

Ezinbesteko eskakizuna honakoa da, euren buruekikokonpromiso eta motibazio maila altua izan dezatela, gizaki diren aldetik, aldaketa, garapen eta bilakaera euren prozesuarekiko konpromisoa eta motibazioa, eta beraz, euren onerako izango den lan pertsonala burutzeko prest izan daitezela.

Zer zerbitzu eskaintzen du?

  • Osasuna eta gorputza, burua eta emozioen arteko oreka sustatzea.
  • Buruaren funtzionamendua ezagutzea eta ulertzea.
  • Pentsamenduak menderatzea eta kontzienteki kudeatzea.
  • Emozioak erregulatzea eta adimen emozionala sustatzea.
  • Beldurra, amorrua eta tristuraren arrazoiak ulertzea.
  • Uste mugatzaileak zalantzan jartzea eta gainditzea.
  • Sortzetiko kualitateak, indarrak eta bertuteak deskubritzea eta bultzatzea.
  • Arazoak eta gatazkak ikasteko aukera bilakatzea.
  • Besteekiko harremanak eta komunikazioa hobetzea.
  • Baloretan oinarritutako autolidergoa sustatzea.
  • Bokazio profesionala aurkitu dadila sustatzea.
  • Erantzukizuna entrenatzea bizitza plenoa eta zentzuduna sortzeko.

Awake-ren helburu nagusia pertsonaren garapena eta errealizazioa gogo betez bultzatzea da, gizabanako eta izaki soziala den aldetik, gazteari bizitza plenoa eta zentzuduna izateko beharrezko tresnak ematea, sortzetiko bere potentzialtasunak eta trebetasunak ezagutzearen bitartez.

Metodologia eta garapena

Metodologia ikasketa esperimentalean edo Experiential Learning delakoan datza, hau da, “eginez ikastea”. Prozesu horren bidez, gizabanakoak bere ezagutza eraikitzen du, trebetasunak hartzen ditu eta bere baloreak eraikitzen ditu eskarmentuan oinarrituta.

Awake-Gasteiz ikasturte batean burutzen da, urrian hasi eta maiatzan amaituta. Astean behin egiten da, astearteetan, eta bi ordu eta erdiko iraupena du, 18:30etik 21:00etara.

Gazte bakoitzak bere coach pertsonala izango du, autoezagutza prozesuan laguntzeko, euskarri izateko eta gainbegiratzeko. Dohan izango dute gazteek proiektu honetaz baliatzea. Laguntzaileek eta antolatzaileek borondatez laguntzen diete gazteei. Jarduera burutzeko lekua proiektu honetan inplikatutako profesionalentzako inolako kostu barik  lagatzen da.

Edukia

Ikastaroa hiru tailer-bloketan zatituta dago eta bloke bakoitzak helburu eta jomuga bat du.

  • 1. BLOKEA: Autoezagutza
  • 2. BLOKEA: Garapen pertsonala eta baloretan oinarritutako lidergoa
  • 3. BLOKEA: Bizitzaren helburua eta bokazio profesionala

Landatxoko Gizarte Etxeko areto batean egingo dira tailerrak eta Vitoria-Gasteizko Alde Zaharreko Enpresen Mintegiko gelak ere erabiliko ditugu.

Informazioa eta izena emateak

Proiektuari buruzko informazio gehiago hartzeko eta izena nola eman jakiteko kontsulta ezazu Awake-Gasteiz elkartearen webgunea.