Sofya Melikyan piano-jotzaile armeniarrak bakarkako bere hirugarren grabazioa eskaini dio Ricardo Viñesen (Lleida, 1875 – Bartzelona, 1943) inguruari. Azken hori Bartzelonan eta Parisen hezitako piano-jotzailea izan zen, eta arrakasta handia izan zuen Europa osoan bere garaiko Frantziako eta Espainiako musikaren interpretatzaile eta dibulgatzaile lanetan. Maurice Ravelen eta Claude Debussyren lagun handia, Enrique Granadosen eta Manuel de Fallaren lanen dedikatarioa, Francis Poulencen piano-maisua, kultura handiko gizona, musikagile horien lan ugari estreinatu zituen eta Raveli, Fauréri, Satieri eta Fargueri egindako “Lau omenaldiak” idatzi zituen. Horrela, programak interpretatzailearen eta dedikatarioen arteko solasaldia ezartzen du.
Sarrerak
Kantaldi bakoitzerako sarrerak 8 euroan erosi ahal izango dira Kordoi Etxean (Aiztogile kalea 24, behea) edo online hurrengo formularioaren bidez. Halaber, emanaldi bakoitzerako sarrerak kontzertu-egun berean egongo dira eskuragarri Kulturunean bertan, emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago, eserlekurik balego.
*Mugikortasun urriko pertsonentzako eserlekuak, jarri harremanetan Vital Fundazioarekin.