Mikhail Pochekin bere belaunaldiko biolinista onenetakoa da. 2008an Pablo Sarasate Biolin Sari Nazionala jaso zuen Madrilen, nazioarteko hainbat sariren arteko lehena. Azken urteotan, besteak beste, Stuttgarteko Ganbera Orkestrarekin, Baseleko Orkestra Sinfonikoarekin edo Errusiako Orkestra Nazionalarekin aritu da.
Kenneth (Kenny) Broberg piano-jotzaile estatubatuarrak zilarrezko domina irabazi zuen 2017an Van Cliburn Nazioarteko Piano Lehiaketan eta hiru urte geroago, hirugarren saria Tchaikovsky Nazioarteko XVI. Lehiaketan.
Información
Mikhail Pochekin, biolin-jotzailea
Kenny Broberg, piano-jotzailea
Programa
Beethovenen, Schonbergen, Brahmsen eta Schuberten lanak
Sarrerak
Kantaldi bakoitzerako sarrerak 8 euroan erosi ahal izango dira Kordoi Etxean (Aiztogile kalea 24, behea) edo online hurrengo formularioaren bidez. Halaber, emanaldi bakoitzerako sarrerak kontzertu-egun berean egongo dira eskuragarri Kulturunean bertan, emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago, eserlekurik balego.
*Mugikortasun urriko pertsonentzako eserlekuak, agortuak.