
Holberg String Quintet boskoteak, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren (BOS) eta ARTEUS Ganbera Orkestraren parte den taldeak, eta Vicente Olmos tronpeta-jotzaile eta BOSeko bakarlari bikainak itxiko dute 2024-25 Astearte Musikalen edizio hau. Kontzertua Eduard Griegek Holberg baroi ilustratuari eskainitako suitearekin hasiko da; izan ere, berarengandik hartu zuen taldeak izena eta. Kontzertuan Tchaikovsky eta Mozarten piezak izango dira. Traviata eta Carmen operen fantasiek osatuko dute emanaldia, oraingoan, Trompeta hari-boskotearekin formatuan estreinatuko dira.
Información
Interpretatzaileak
Azer Lyutfaliev - biolin-jotzailea
Iñigo Grimal - biolin-jotzailea
Juan Cuenca - biola-jotzailea
Ignacio Araque - biolontxelo-jotzailea
Christoph Filler - kontrabaxo-jotzailea
Vicente Olmos - tronpeta-jotzailea
Programa
Wolfgang Amadeus Mozart (1756-1791) - “Una pequeña serenata nocturna” op.525
- Allegro.
- Romance.
- Menuetto.
- Rondo.
Piotr Tchaikovsky (1840 -1893) - Elegía.
Edvuard Grieg (1843 -1907) - “Holberg Suite”
- Preludio (Allegro vivace)
- Sarabande (Andante)
- Gavotte (Allegretto)
- Aire (Andante religioso)
- Rigaudon (Allegro con brio)
George Gershwin (1898 - 1937) “Raphsody in Blue”. Pianista Julen Ramos.
Iraupena atsedenik gabe: 70’
Sarrerak
Kantaldi bakoitzerako sarrerak 8 euroan erosi ahal izango dira Kordoi Etxean (Aiztogile kalea 24, behea) edo online hurrengo formularioaren bidez. Halaber, emanaldi bakoitzerako sarrerak kontzertu-egun berean egongo dira eskuragarri Kulturunean bertan, emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago, eserlekurik balego.