Nazioarteko musika-eszenako hiru interprete nabarmenek osatzen dute Granados Piano Hirukotea, eta gaur egun bere belaunaldiko ospe eta nortasun handieneko ganbera-taldeetako bat da. 2012an sortu zenetik, asko izan dira Europa osoan zehar jasotako goraipamenak eta laudorioak; izan ere, Europako kontzertu-areto onenetan aritu dira. Biolin, biolontxelo eta piano hirukote klasikoari eskainitako Espainiako musika-ondarea berreskuratzeko eta zabaltzeko asmoz sortu zen talde hori, bidegabeki ahaztuta edo besterik gabe ezezaguna baitzen, baita Errusiako eta Ukrainako errepertorio erromantikoko obra handiak eskaintzeko borondatearekin ere.
Informazioa
Interpretatzaileak
Nataliya Borysyuk, biolin-jotzailea
Jorge Sierra, biolontxelo-jotzailea
Melani Mestre, piano-jotzailea
Programa
Fernandez Arbósen, Haydnen eta Dvoraken lanak
Sarrerak
Kantaldi bakoitzerako sarrerak 8 euroan erosi ahal izango dira Kordoi Etxean (Aiztogile kalea 24, behea) edo online hurrengo formularioaren bidez. Halaber, emanaldi bakoitzerako sarrerak kontzertu-egun berean egongo dira eskuragarri Kulturunean bertan, emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago, eserlekurik balego.
*Mugikortasun urriko pertsonentzako eserlekuak, agortuak.