Wolfgang Emanuel Schmidt eta Jens-Peter Maintz Alemaniako biolontxelo bakarlari ospetsuak dira, eta 1991n Cello Duello bikotea osatu zuten Lübeckeko (Alemania) Goi Mailako Musika Eskolan ikasten ari zirela. Biolontxelo bikote honek biolontxelorako partituretan ohikoak ez diren lanekin lan egiten du, biolontxelo bikoterako konposizioekin eta jatorrizko obren moldaketekin. Bere errepertorioak sonata barrokoetatik hasi eta Cello Duello taldearentzat konposatutako lan garaikideetaraino biltzen ditu. Cello Duelloren kontzertuek «musikaltasun artistikoko benetako su artifizialak» agintzen dituzte.
Informazioa
Wolfgang Emanuel Schmidt, biolontxelo-jotzailea
Jens-Peter Maintz, biolontxelo-jotzailea
Programa
Weber-en, Haydnen, Servaisen, Offenbachen eta Paganiniren lanak
Sarrerak
Kantaldi bakoitzerako sarrerak 8 euroan erosi ahal izango dira Kordoi Etxean (Aiztogile kalea 24, behea) edo online hurrengo formularioaren bidez. Halaber, emanaldi bakoitzerako sarrerak kontzertu-egun berean egongo dira eskuragarri Kulturunean bertan, emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago, eserlekurik balego.
*Mugikortasun urriko pertsonentzako eserlekuak, agortuak.