Soyoung Yoon biolin-jotzaileak, eta Marcin Sikorski piano-jotzaileak, Europan ospe handiko jaialdi askotan jo dute elkarrekin, eta entzuten ari den publikoa erabat liluratzen duen unibertsoa sortzen dute bikotean aritzen direnean. Bihar Vital Fundazioaren Kulturuneako, agertokian izango dira, 19:30etik aurrera, Vital Fundazioaren Astearte Musikalen urtarrileko azken kontzertuaren protagonista.