ASPASOR (Arabako Gorren Guraso eta Lagunen Elkartea) Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
ASPASOR entzumen-desgaitasuna duten pertsonen familiei eta eragindakoei eurei planteatzen zaizkien beharrei erantzuteko sortu zen. Arabako lurralde-eremuan diharduen irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Kolektiboaren ordezkari jarduten du bere helburuekin zerikusia duten erakunde eta instituzioen aurrean (publikoak zein pribatuak), eta entzumen.urriasuna dutenen beharretara egokitutako konponbideak aurkitzeko ekintzak ere gauzatzen ditu.
ASPASOR elkarteak Gizarte Arreta Zerbitzua eskaintzen du, familiei aholkuak eta laguntza emanez. eta 1998az geroztik Laneko Arreta eta Orientzazio Zerbitzua. Gainera, Komunikazioko Bitartekaritza Zerbitzuaren bidez, entzumen-desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonala eta gizarteratzea hobetzeko lanean dihartute. Zentroak bideoteka bat dauka, pertsona gorrentzako azpitituludun filmez osatua.
ASPASOR estatuko FIAPAS elkartean sartuta dago. FIAPASek GAES enoresarejub dyeb kabjudetza-hitzarmenaren bidez, erakunde konfederatuetako kideei erraztasunak ematen zaizkie enpresa horrrek esakintzen dituen produktu eta zerbitzuetarako. FIAPASek inplante koklearretarako aseguru-poliza indibidualizatua ere eskaintzen du.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
ASPASOR elkartearekiko lankidetza 2000.urtean hasi zen, erakundeak 'Gorren komunitatean Elebitasunari buruzko Jardunaldiak' egiten lagundu zuenean, gure aretoetako bat lagaz eta hedapen- eta informazio-ekintzak diruz lagunduz.
2004. urtetik aurrrera, Vital Kutxaren Gizarte Ekintzaren eta Elkartearen arteko lankidetza ezarri zen, urtero sinatzen zituzten hitzarmenen bidez. Erakundearen laguntza, batez ere, lanbide-heziketako jarduerak ahalbidetzera bideratuta zegoen, laneratzeko, sentsibilizatzeko eta informazioaren hedapenerako. Vital Fundazioa denez geroztik, ASPASOR elkartearekiko urteko lankidetza horri eutsi zaio, pertsona gorrei zuzendutako enplegu-eta prestakuntza-programa babestuz, eta Fundazioak Arabako gizartearen ongizatea hobetzeko egiten dituen laguntza-deialdietara aurkeztutako eskaerei erantzun zaie.