ASPACE (Garun-paralisiaren eta antzeko gaitzen elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
ASPACE elkartea familia talde batek sortu zuen, beren eskubideen defentsaz eta beharrizanei erantzuteaz sentsibilizatuta. Aspacek garun-paralisia eta antzeko gaitzak/asaldurak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetu du helburu, haien gizarteratzea errazteko, kaltetutako pertsonen familiei bizi-ziklo osoan lagunduz.
Nerbio-sistema garatzen ari denean entzefaloan gertatzen den lesio baten ondorioa da garuneko paralisia. Lesio horrek kalte aldakorrak eragiten ditu muskulu-tonuan, jarreran eta mugimenduan, eta haurren garapenean eragiten du.
Funtsezko profesionalen talde baten alde egiten dute, unean uneko premien arabera, eta boluntariotzaren alde egiten dute, gaitz horrek jotako pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko jarduera-ardatz baita, batez ere aisialdian eta denbora librean.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
VITAL Fundazioaren lankidetza etenik gabe ari da egiten 1993. urtetik, hainbat gaitan. 2012az geroztik, lankidetza-eskaera Udako Programari laguntzean oinarritu da batez ere, eta honako hiru azpiprograma hauek ditu:
- 18 urtetik beherakoak
- 18 urtetik gorakoak
- Beste erakunde batzuetako udalekuetara joatea, boluntario batek edo bik lagunduta, kasuaren arabera.
Aisialdirako alternatiba bat da, parte-hartzaileen hazkunde pertsonala eta ‘familiaren arnasa’ errazten dituena. Gure ekarpen ekonomikoak boluntarioen eta begiraleen ezinbesteko laguntza ahalbidetzen du.
Halaber, ASPACE Araba kirol-klubari laguntzeko proiektuetan ere babesle da Vital Fundazioa.