ASCUDEAN (Familia zaintzaileen eta mendetasuna duten pertsonen elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
Mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituzten familiek sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da, Euskadin bakarra. Antzeko arazoak dituzten familia bazkideek osatzen dute eta beren egoera partekatzen eta ulertzen duten beste pertsona batzuekin egotea dute helburu.
2016. urteaz geroztik, bakarrik dauden eta mendekotasuna duten pertsonei edo behar dituzten zerbitzuak beste erakunde batzuetan aurkitzen ez dituzten 65 urtetik beherakoei ematen zaie arreta.
ASCUDEAN programak hiru etapatan laguntzen die familia zaintzaileei eta mendekotasuna duten pertsonei: mendekotasuna agertzen den lehen uneetan; mendekotasuna aldi baterako edo behin betiko normalizatzen denean; eta bizitzaren amaierako zaintzan. Hainbat zerbitzu ematen dituzte, hala nola, aholkularitza eta gizarte-laguntza; laguntza psikologikoa mendetasunaren etapa guztietan; laguntza teknikoen mailegua; familientzako prestakuntza; sentsibilizazioa eta dibulgazioa; eta atseden-, osasun- eta aisialdi-jarduerak.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
Vital Fundazioaren ekarpenak sentsibilizaziora eta dibulgaziora bideratu dira, honako hauen bidez: hitzaldiak, kanpainak, Zaintzailearen Eguna Araban, biltzarretan parte hartzea, azokak, foroak, hedapena komunikabideetan, elkarteen eguna, bazkide berriak erakartzeko kanpainak.
2018az geroztik, Vital Fundazioaren lankidetza batez ere ‘EZAGUTZERA EMATEA, SENTSIBILIZAZIOA, KONTZIENTZIAZIOA ETA DIBULGAZIOA’ programa garatzeko erabiltzen da, arlo horretan jarduera gehiago hartu ahal izateko: kontzertu solidarioa, pintxopote solidarioa, Zaintzailearen Eguna (azaroaren 4a), dibulgazio-kanpainak osasun-zentroetan eta ospitaleetan, krisian dauden familiak edo gerora sortutako mendekotasuna dutenak erakartzeko, webgunea mantentzeko, egutegia egiteko, besteak beste.