ASAMMA (Bularreko eta/eso Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Arabako Elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
Irabazi asmorik gabeko elkartea, bularreko minbizia duten emakume talde batek sortua. Helburu nagusia elkarri eta minbizi horrek jotako beste emakume batzuei laguntza ematea izan zen. Gaur egun, Asammak laguntza hori ematen jarraitzen du, eta, gainera, bularreko eta/edo ginekologiako hainbat profesionalek ematen dituzten tailerrak eta hitzaldiak ditu, minbiziari berariaz eskainiak.
Beste zerbitzu batzuen artean, arreta psikologikoa eskaintzen dute, eta talde-terapiako saioak ere bai. Azken horietan jarduera nagusia esku-hartze soziala duten topaketa terapeutikoak dira eta hainbat gai jorratzen dira jarreretan, jokabideetan, emozioetan eta ohituretan aldaketak sustatzeko, esperientzien trukearen autoezagutzaren eta elkarren laguntzaren bidez. Fisioterapia eta ile-tratamenduak ere eskaintzen ditu elkarteak. Gainera, tai-chi, zumba, sevillanak edo pintura tailerrak antolatzen dituzte, gizarteratzeko eta gaixotasun hori gainditzen laguntzeko. Urriaren 19a gaixotasun horren aurkako borrokaren munduko eguna da.
2019az geroztik, bularreko minbiziaren aurkako lasterketa solidarioa natolatu dute Vitoria-Gasteizen, gaixotasunari ikusgarritasuna emateko eta ikerketarako dirua biltzeko.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
Vital Fundazioa ASAMMArekin elkarlanean ari da 2016az geroztik, egiten dituzten informazio eta kultura jarduerak babestuz, elkarteak egindako lana ezagutarazteko. Horretarako, ikasgelak lagatzen dizkio elkarteari eta haien berri zabaltzen lagundu ere bai.
Urtero sinatzen diren hitzarmenei esker, eskuzko masaje linfatikoko programa fisioterapeutikoa eta emozioak berreskuratzeko programa jarri dira abian, minbiziak jotako pertsonaren eta haien familia-inguruneko kideen bizi-kalitatea eta egokitzapena hobetzeko. 2019az geroztik, bularreko minbiziaren auka Vitoria-Gasteizen egiten den lasterketa solidarioa ere babesten dugu, eta denbora gutxian errreferente bihurtu da gure hirian, herritarren parte-hartzeari dagokionez.