ARNASA ARABA (Asociación Alavesa de Fibrosis Quística)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
Fibrosi Kistikoa (FK) duten pertsonen gurasoek osatutako elkartea. Gaixotasunak eragindako pertsonen zein haien senideen eskubideen eta bizi-kalitatea hobetzearen alde borrokatzeko elkartu ziren. FK siglen bidez eta "musu gaziaren" gaixotasuna izenaz ezaguna, Fibrosi Kistikoa gaixotasun genetiko, degeneratibo eta kronikoa da, batez ere arnas aparatuari eta digestio aparatuari eragiten diena. Hotzeria etengabeak, infekzio errepikariak, biriken ahalmena murriztea, gantzak xurgatzeko ezintasuna eta malnutrizioa dira sintometako batzuk.
2016. urtera arte, elkarteko zerbitzuak bazkideei zuzenduta zeuden, familien laguntza emozionalean ardaztuta eta, Fibrosi Kistikoaren Euskal Elkartearekin batera, kaltetutako pertsonen eskubideen alde borrokatuta, osasun-baliabideak eskuratzeari eta eskola-eremuan, lan-eremuan eta abarrean aukera-berdintasunari dagokienez.
2016an, bazkideen inplikazioa handitzen joan zen, eta, horrela, lantalde eta zuzendaritza berria sortu zen, ideia eta proiektu berriekin, arreta hobea eskaintzeko.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
Vital Fundazioak,2018ko Laguntzen I. Deialdiaren esparruan, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen Arnasa Arabarekin, "2018ko Informazio eta Sentsibilizazio Proiektua" babesteko. Helburua zen herritarren, oro har, gasteiztarren eta arabarren eta, bereziki, FK-k jota dauden pertsona guztien eta haien familien partaidetza bultzatzea, gizarte-eraldaketaren aldeko borrokan, aukera-berdintasuna duen eta desberdintasunak errespetatzen dituen gizarte inklusiboaren alde.
Harrezkero, lankidetzari eusten zaio, gaixotasuna ezagutarazten eta kaltetutako pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten proiektuei laguntzeko urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.