ARENE (Eritasun Neuromuskularren Arabako Elkartea) Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
ARENE elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta gaixotasun neuromuskularrak jotako pertsonen eta haien senideen kezkak bultzatuta sortu zen. Gaixoen nahiz haien senideen bizi-kalitatea hobetzeko elkartzea erabaki zuten.
Gaixotasun neuromuskularrak gaixotasun genetikoak dira, gehienetan hereditarioak, eta muskulaturari eta nerbio-sistemari eragiten diete. Miopatia izenez ere ezagutzen dira. Elkartean era guztietako jarduerak antolatzen dira: kulturalak, aisialdi eta denbora librekoak, informatiboak, laguntza psikologikoa, orientazio soziala.
Helburu hauek ditu, besteak beste: gaixotasun neuromuskularren ikerketa eta tratamendua sustatzea; kaltetuak eta senideak elkartzea, helburu komunak lortzeko topaguneak eta lantaldeak sortuz; gaixotasunari buruzko informazioa ematea; iritzi publikoa sentsibilizatzea gaixotasunak dakartzan arazoei buruz; helburu bera duten erakundeekin lankidetzan aritzea eta boluntarioen laguntza eta babesa bideratzea.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
Arenerekiko lankidetza 2001ean hasi zen Vital Kutxako Gizarte Ekintzatik, prestakuntza-, dibulgazio- eta prebentzio-programak babesteko hitzarmen bat sinatuta. Lankidetza horri eutsi zaio Gizarte Ekintza Vital Fundaziotik kudeatzen denetik.
Urte hauetan zehar, elkarteari laguntzen jarraitu da, urteroko hitzarmen bat sinatuz, besteak beste, prestakuntza-, prebentzio- eta hedapen-programak eta familiartekoekin eta gaixoekin gizartean esku hartzeko programak babesteko. Honako hauetan ere hartu dugu parte: isio-errehabilitazio programak, boluntariotza programa, aisialdi eta denbora librerako programa.