Fraide frantziskotarrek 500 urtetik gora daramatzate Arantzazun, Andra Mariaren irudia aurkitu zenetik. Beraien motibazio erlijiosotik, ondare immaterial baliotsua eman diote herriari, frantziskotarrentzat Anaidia, komentua ez ezik, gizartea ere badelako, Euskal Herria, mundua. Horregatik ari dira herrigintzan, modu etengabean, berrikuntza sustatuz, ausardiaz. Arantzazuko frantziskotarrekin lotzen ez baditugu ere, gaur egun oso gureak eta barneratuak ditugun hainbat altxor eman dizkigute. Horiek ezagutzera ematea beharrezkoa da, gure historiaren eta izanaren parte baitira. Arantzazu ez litzateke gaur dena izango herririk gabe eta herria ere bestelakoa litzateke Arantzazu gabe.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaritza: Pello Sarasua
- Gidoia: Pello Sarasua
- Ekoizpena: ARTEMAN COMUNICACIÓN
- Argazkigintza: Josu Txintxurreta
- Edizioa: Mikel Serrato
- Soinua: Iñigo Azkue
- Iraupena: 70min
- Hizkuntza: Azpitituluak erderaz
Zuzendaria
PELLO SARASUA
Kimikaria ikasketaz, hezitzaile eta gizarte eragilea bokazioz. Lan ibilbide guztia arlo sozialean burutu du, elkarte desberdinetan, zuzenean edo zeharka, eskubideekin lotura duten gaietan. Lau urtez egon zen Arantzazun lanean (2008-2011) eta ordutik dator Arantzazurekin eta frantziskotarrekin duen harremana. Gaur egun, beste lanen artean, Arantzazuko Adiskideen elkartearen dinamizatzailea da. Hau da beraz, bere lehenengo dokumentala.
Sarrera
Sarrera librea edukiera bete arte.