Añanako Gatz Harana Ondarea
Araban barrena egiten den edozein ibilbidetan ezinbestean bisitatu beharreko tokia da. Gatz Harana gure geografiako altxor turistiko handienetako bat da.
Gaur egun, berreskuratutako 1.500 larrain inguru ditu, eta bisitariek bertatik bertara parte hartu dezakete Añanako gatz ospetsuaren ekoizpen-prozesuan.
Arabako kultur eta ingurumen ondarea berreskuratzeaz gain, Gatz Harana Fundazioarekin egiten dugun lanak enplegua sortu eta ekimen kultural eta turistikoak sustatzea du helburu, eskualdeko garapen sozial, ekonomiko eta turistikoaren motor direnak.