AGLE (Asociación Alavesa de Trabajo Social) Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
AGLE Gizarte Laneko Arabako Elkartea - Asociación Alavesa de Trabajo Social irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden kolektiboetarako esku hartze-programak garatzen ditu.
Horien artean nabarmentzekoak dira: LOREMAITEA Guraso Bakarreko Familientzako eta Genero Indarkeriaren Biktima Diren Familientzako arreta integraleko zerbitzua; Familia-Laguntza Gaixotasun Kroniko, Degeneratibo, Tumorezko eta Terminalen kasuan; SADA Laguntzeko eta Elikadura Banatzeko Zerbitzua; Giza Eskubideei Laguntzeko Programa, «Orígenes/Jatorriak»; Genero-Indarkeriari buruzko Prebentzioa eta Sentsibilizazioa Vitoria-Gasteizko gazteentzat eta Araba osokoentzat; Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Kultura hezkuntza-eremuan; Sentsibilizazioa eta Kulturen arteko Bizikidetza Arabako ikastetxeetan; hainbat arazori buruzko gizarte-sentsibilizazioa hitzaldien, zineforumen eta ikastaroen bidez; Gizarte Ikerketako Azterlanak. Era berean, laguntza puntualak ematen dizkiete premiaz konpontzeko arazoak dituzten pertsonei; gizarte-orientazioa bazterketa-arriskuan dauden kolektiboei; prestakuntza-ikastaroak eta
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
AGLE Elkartearen lankidetza 2007an hasi zen, ikastetxeetan gizarte-lanaren beharrari buruzko hitzaldiak ematen laguntzeko. Ondoren, 2016an, Fundazioak berriro lagundu zion AGLEri Arabako Elikagaien Bankurako SADA programaren ebaluazioak egiteko eta prestakuntza-ikastaroak emateko.
Ordutik, urteko hitzarmenak sinatzen jarraitzen da, hainbat programari laguntzeko. 2018. urtetik aurrera, Vital Fundazioaren laguntza Loremaitea programara bideratu da neurri handi batean. Zerbitzu horrek baliabide ekonomiko eta sozial urriak dituzten guraso bakarreko familiei lana eta familia uztartzen laguntzen die. LOREMAITEAk, alde batetik, familiei gizarte-arreta ematen die (inplikatutako beste profesional batzuekin koordinatuta), eta, bestetik, adingabeei arreta ematen die zentroan. Aipatzekoa da, halaber, AGLEk COVID-19aren ondorioak arintzeko laguntzen deialdi berezian aurkeztu zuen Gaixotasun Kroniko, Degeneratibo, Tumorezko eta Terminaletan Familiei Laguntzeko Programari Fundazioak emandako laguntza.