AECC (Minbiziaren Aurkako Arabako Elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartea ongintzazko GKE asistentziala da, irabazi asmorik gabeko erakundea, paziente, senide, boluntario, laguntzaile eta profesionalek osatua.
Espainia osoan egiten dute lan. Osasunean hezteko, gaixoei nahiz haien familiei babesa eman eta laguntzeko eta minbizia hobeto diagnostikatzeko eta tratatzeko bidea emango duten ikerketa-proiektuak finantzatzeko lan egiten dute.
Erakundeen (Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Udala) eta enpresa pribatuen laguntza dute, baita bazkideen ekarpenena ere. Elkarte Nazionalaren aurrekontuaren zati bat ikerketa-proiektuetarako da.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
Vital Fundazioa AECC Alavarekin elkarlanean ari da 2007tik, eta ekarpen orokor bat bideratzen du bere proiektuetara:
Prebentzio-programak (erretzeari uzteko terapiak, hitzaldiak ikastetxeetan, prebentzioa arrisku handieneko kolektiboetan, azaleko minbizia prebenitzeko kanpaina, minbiziaren aurkako munduko egunak eta minbiziaren aurkako ikerketa).
Komunikabideetan komunikazio-kanpainak garatzeko ere erabiltzen dugu gure lankidetza, AECCren Martxa Solidarioa Vitoria-Gasteizen eta Arabako beste herri batzuetan, kartelak editatzea, liburuxkak, Estadio Fundazioan eta Mendizorrotzan azaleko minbiziaren aurkako sentsibilizazioa, ongintzazko jaialdiak egitea eta abar.