ADELES (Lupus Gaixoen Arabako Elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, senitartekoek, lagunek eta kaltetuek osatua, arrazoi komun batek elkartuta: lupusarekin bizitzen laguntzea eta gaixoak motibatzea pertsona gisa hazteko eta garatzeko. Lupus Eritematoso Sistemikoa gaixotasun autoimmune kronikoa da, eta gorputzeko edozein ataletan eragin dezake (artikulazioak, azala eta barne-organoak). Ez du jatorri infekziosorik, ez da minbizia, eta ez da kutsatzen. 10 gaixotik 9 emakumeak dira.
Sintomarik ohikoenak honako hauek dira: larruazaleko lesioak, muskuluetako eta artikulazioetako mina eta hantura, sukarra, nekea, eguzkiarekiko sentikortasuna, pisua galtzea, etab.
Gaixotasun hau agerraldietan gauzatzen da, erremisio- eta gaizkiagotze-aldiekin, eta desgaitasun fisiko eta psikikoak eragin ditzake, baita pertsona baten heriotza ere. Elkartea saiatzen da azken aurrerapen medikoen berri izaten eta erakundeen babesa lortzen, baina lehenengo helburua osasuna sortzea da.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
Vital Fundazioak hainbat lankidetza egin ditu ADELES Arabarekin, eta areagotu egin dira azken urteotan. Urteko hitzarmen bati eusten zaio, lupusa duten pertsonen arazoak eta elkarteak Informazio Programaren bidez egiten dituen jarduerak herritarrei zabaltzen eta ezagutarazten laguntzeko. Aipatutako Informazio Programa horretan, Elkarteak egiten dituen jarduera nagusiak jasotzen dira:
- Laguntza Programa
- Sentsibilizazio eta Aholkularitza Programa
- Prestakuntza Programa
- Informazioa Programa eta Banakako Laguntza
Maiatzaren 10ean, Lupusaren Munduko Eguna izaten da, eta ekintza espezifikoak egiten dira sare sozialetan.