ACCU Araba (Crohn eta Kolitis Ultzerosoa duten Pertsonen Elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
ACCU Álava paziente talde baten ekimenez sortu zen, irabazi-asmorik gabeko erakunde juridiko independente gisa. Elkarteak ibilbide luzea egin du Crohn eta Kolitis Ultzerosoak jotako pertsonekin lanean, 20 urtetik gorako etengabeko lanaren bidez. Kausa ezezaguneko nahasmenduak dira, hesteetan sakonera eta hedadura desberdineko lesioak eragiten dituen erantzun immune neurrigabe bati lotuak. Sendatu ezin diren gaixotasunak dira eta eboluzio kronikoa izaten dute agerraldiak, gutxiagotze-aldiak eta errezidibak txandakatuz.
ACCU Arabak hainbat plan eta programa garatzen ditu, maila guztietako (banakoa, taldekoa eta familiakoa) banan-banako arreta konbinatzean oinarritutako esku-hartze integraleko eredu bat lortzeko. Psikologia-zerbitzua eta fisioterapia-zerbitzua dituzte. Iritzi publikoa eta administrazioak hesteetako infekzio-gaixotasunei buruz sentsibilizatzeko lana egiten dute.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
2005 eta 2006. urteetan lankidetza puntualak egin ziren, gure aretoetan eman zen hitzaldi zikloa babesteko: 'Hesteetako Hanturazko Gaixotasuna eta Proktologia’.
2018tik aurrera eta gaur egun arte, Vital Fundazioak lankidetza areagotu zuen ACCU Arabarekin, 'Beharra Daukat!/¡Lo necesito ya!' Izeneko proiektua babesteko lankidetza-hitzarmenak sinatuz. Erakundeak urte horretan atera zuen laguntzen lehen deialdira aurkeztu zen proiektu hori.
Arazo mediko ez-kutsakor bat dela-eta, komun bat erabiltzeko premia duten pertsonentzat pentsatuta dago proiektu hau. Pazienteen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du, gizartea hesteetako hanturazko gaixotasunei buruz informatzeko eta kontzientziatzeko balio du, eta ekimen horrekin bat egiten duten kolektiboei, establezimenduei eta lokalei hesteetako hanturazko gaixotasunen eta horien kausen eta ondorioen berri ematen die.