ACABE (Anorexia eta Bulimiaren aurkako Arabako Elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
ACABE Araba elkartea Anorexiaren eta Bulimiaren Aurkako Euskadiko Elkartea Araban izan zen sorreran, nahasmendu horiek dituztenen senitarteko talde baten ekimenez, eta honako helburu nagusi hauek ditu: kaltetuen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzea, informazioa eta aholkularitza emanez eta prebentzio-jardueretan parte hartuz, baita Elikadura Portaeraren Nahasmenduak (EPN) eta horien ondorioak zabaltzea eta gizartean horiekiko sentsibilizatzea ere.
Elkarteak honako arlo hauek lantzen ditu: telefono bidezko arreta pertsonalizatua bezalako komunikazio-ildoak; kaltetuekiko lehen harrera eta hitzorduak; taldeka lan egitea, bai eragindako pertsonekin, bai senideekin eta/edo bikotekideekin; elkarteekin truke-harremanak ezartzea; hitzaldiak eta kultura-jarduerak egitea, gaixotasun horiek sortzen dituzten arazoak herritarren artean zabaltzeko; eta Elkartea ezagutarazteko beste jarduera batzuk. Psikologo profesional baten laguntza dute.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
Hasieratik izan zuen ACABEk Vital Kutxaren Gizarte Ekintzaren laguntza Elkartea ezagutarazteko. Vital Fundazioa sortu zenean, erakundeak ACABE Elkartearekin lankidetzan jarraitu du, aurkeztu dizkiguten jarduerak babesteko urteko hitzarmenak sinatuz, betiere gaixotasunaren alderdi soziala eta gaixoen gizarte- eta familia-ingurunearen beharrizanak estaltzera bideratuta.
Azken urteotan, 'Tripakaden nahasmendua sendatzea' proiektuari ere laguntza eman diogu; izan ere, nahasmendu hori ez zen gaixotasun gisa onartu 2013. urtera arte. BEDek (Binge Eating Disorder) prebalentzia handikotzat jotzen du EPNa, eta prebalentzia handiko patologia kronikoekin lotuta dago (obesitatea, arteria-hipertentsioa, II. motako diabetes mellitusa, dislipemiak, sindrome metabolikoa, loaren apnea, depresioa, antsietatea, etab.).