2025ko Vital Fundazioaren egutegiaOndarea
Vital Fundazioak egutegi bat argitaratu du aurten ere, Arabako ondare naturalaren balioa islatzen duten 12 irudi biltzen dituena, horma eta mahai gaineko formatuetan.
Vital Fundazioak 2025ko egutegirako aukeratu duen gaia "Araba herriz herri" da, eta irudiek Arabako eta bertako herrietako ondare naturala islatzen dute urtaro desberdinetan.
QR kode bat darama egutegiak, eta kode horrek ‘Araba herriz herri’ ezagutzeko aukera ematen du. Web plataforma horrek Araba eta Trebiñuko herri guztiak zeharkatzen dituzten 71 zikloturismo ibilbide ezagutzeko eta gozatzeko aukera ematen du. Orotara BTTn edo errepideko bizikletaz egiteko 4.000 kilometro baino gehiagoko ibilbideak.a irudiek Arabako eta bertako herrietako ondare naturala islatzen dute urtaro desberdinetan.
Bilketa puntuak
Egutegiak doan banatuko dira helbide honetan:
Abenduak 19
- Vital Fundazioaren Gabonetako Merkatuan gaitutako standak Espainia Plazan
- Horma-egutegiak (10.000 unitate)
Abenduaren 20tik aurrera
- Vital Fundazioaren egoitza (Kordoi etxea, Aiztogile kalea 24) astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00etara
- Geratzen diren mahaiko eta paretako egutegiak