Komiki txapelketaLehiaketak
Vital Fundazioak laguntza ematen dio hainbat helburu dituen lehiaketa horri, hala nola gure lurraldeko komiki-marrazkilariek euren lanak erakuts ditzatela, marrazkilari berriak ager daitezela erraztea eta komikiaren kultura ezagutaraztea gure probintzian.
Proiektua Píldoras Crash Cómic programan sartuta dago. Marko malgua da eta komikien sustapen jarduerak garatzea ahalbidetzen du, gai zehatz bati lotuta egon berik.
Parte hartu ahal izango dute Araban ikasten duten edo bizi diren pertsonek. Lehiaketan onartuko dira gehienez hiru komiki egile bakoitzeko, originalak eta aurretiaz argitaratu gabeak. Lehiaketa bi modalitatetan banatzen da, adin irizpideak kontuan hartuta:
- A Modalitatea: 12 eta 17 urte arteko pertsonentzat
- B Modalitatea: 18 eta 35 urte arteko pertsonentzat
Informazio gehiago hemen (kanpoko esteka).