Arabako Lurralde Historikoan prekarietate edota gizarte-bazterketa egoeran dauden taldeei laguntza eta bultzada nabarmena ematen dien Gasteizko Elizbarrutiko organo ofiziala da Caritas. Pertsonaren duintasun bortxaezina eta pobrezia, zapalketa, injustizia eta desberdintasun sozial mota guztien aurkako jarrera dira GKE honen lanaren ardatz nagusiak.
Harrera eta oinarrizko arreta, haurrak, nagusiak, bakardadea, laneratzea edo prestakuntza dira garatzen dituen programetako batzuk, eta horiek aurrera eramateko Vital Fundazioaren babesa dauka.
Informazio gehiago www.caritasvitoria.org webgunean.