Hiri-ibilaldiak Jarduerak
Jarduera fisikoa sustatu eta, aldi berean, paisaia, ingurumen eta kultura-arloan aberastasun oparoa duen hiri baten ingurunea ezagutzeko konbinazio bikaina da.
2006tik egiten da ekintza hau, borondatezko gidarien lankidetzari esker. Gida horiek, asteazkenero, 9:00etatik 12:00etara gutxi gorabehera, ibiltari talde bat gidatzen dute. Taldeak 35 lagunekoak izango dira, gehien jota. Egiten diren ibilbideek ez dute zailtasun teknikorik, eta ibilbidea bera egiteaz gain, hiriko leku esanguratsuren bat bisitatzeko aukera ere ematen dute. Gasteizko ondare kultural, erlijioso, naturala eta enpresariala ezagutzeko aukera ematen dute. Ibilbideak desberdinak dira denboraldi bakoitzean. Bi euroko prezio sinbolikoa, zapatila pare bat eta arropa erosoa dira, udazken eta neguko hilabeteetan, hiri-ibilbideez gozatzeko eskakizun bakarrak.