Mendi ibiliak Jarduerak
Mendi-ibilaldien programak bi helburu ditu: batetik, jarduera fisikoa sustatzea, eta, bestetik, paisaia eta kultur aberastasun handiko lurralde bat ezagutzera ematea. Martxotik azarora bitarteko asteazkenetan egiten dira txangoak, goizez. Irteera 7:45ean izaten da, Desamparadasetik (autobus geralekuan) eta 8:00etan Txile kaletik (taxi geralekuan). Itzulera 14:00ak eta 15:00ak bitartean izaten da.
Irteera guztietan adineko gidari boluntarioak daude, ibilbideak prestatzen eta garatzen laguntzen dutenak.
Izen-emateak
Kordoi Etxean
Txartel solteak salgai