
.- Mendi Tour, Mendi Film Nazioarteko Jaialdiko film onenen zirkuitu ibiltaria, Gasteizko Vital Fundazioa Kulturuneara iritsiko da. Martxoaren 24tik 28ra, bost egunez, Vital Fundazioak 13. edizioa burutuko du Arabako hiriburuan. Saioetara bertaratzen direnek mendiko zinemarik onenaz eta berrienaz gozatuko dute aurten ere.