1. Hasiera
  2. Node
  3. Antzerkia - Ya me has tocado el cuento (apirilak 24 eta 25)
d

Sinopsia


«Nire printze maiteak, urdinak eta xarmantak, ez zarete egoera okerragoetan ikusi» esaten die Amabitxi maitagarriak gure protagonistei, printzesak joan direla jakin dutenean.

«No me toques el cuento» unibertsotik dator «Ya me has tocado el cuento». Komedia fresko eta ganberroa non lau printze beren bizitza zoriontsuak berreskuratzeko desesperatuta ikusiko ditugun.

Aurora, Bella, Errauskine eta Edurnezurik habiatik hegan egin dute Mundu Errealean bakarrik esperientziak bizitzeko. Ustekabeko abandonu horren aurrean, printzeek laguntza bilatzen dute haiek berreskuratzeko, baina nori eskatzen diote laguntza printzeek behar dutenean?

«Ya me has tocado el cuento» lanean, Florian, Felipe,  Bestia eta Enrikek bidaia introspektibo bat egingo dute beren emakumeen bila. Ez dakigu aurkituko dituzten, baina bidean ezagutzen ez zuten ustekabeko zerbait aurkituko dute: Maskulinitate osasuntsuagoa.

Besarkatuko dute?

Fitxa teknikoa

  • Ikuskizunaren ekoizpena eta banaketa: MPC Management
  • Ekoizpena artistikoa: Evoca Entertainment eta Teatroz
  • Kartelaren argazkia: Lalo Deho
  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Olivia Lara Lagunas
  • Aktoreak: Alejandro Chaparro, Álvaro Quintana, José Cobertera, Víctor de la Fuente
  • Jantzien diseinua: Alberto de Santiago
  • Soinu-espazioaren diseinua: Mario Salas de Rueda
  • Argien diseinua: Juan Barahona
  • Diseinu grafikoa: Juan Barahona eta Liberty Anne
  • Buru teknikoa: María Uruñuela
  • Konposizio musikala eta letra: David Rey Sánchez eta Olivia Lara Lagunas

Sarrerak

Sarrerak eskuragarri 10 €tan apirilaren 7tik aurrera (09:00etan) Vital Fundazioaren egoitzan (Aiztogile kalea 24, kordoiaren etxea) edo honako inprimaki hauen bidez: