
Mendi Tour Festival jaialdiak mendiko zine ekoizpen onenak biltzen ditu urtero, zentzurik zabalenean, eskalada edo alpinismoarekin batera muturreko kirolak, eskia, natura, ingurumena, etnografia eta abar ere biltzen baititu.
Informazioa
Filma: NUPTSE I INACCESIBLE ABSOLU
France | Hugo Clouzeau | 67’ | VO: FR/EN | Alpinismoa
*Mendi Film 2024 Inaugurazio Saioa*
Hélias Millerioux, Frédéric Degoulet eta Benjamin Guigonnet-ek Nuptse mendiaren hegoaldeko aurpegi mitikoan ibilbide berri bat irekitzea amesten dute, muturreko erronka, Himalayaren bihotzean 8.000 metro inguruko pareta batean. Gailurrera iristeko irrikan harrapatuta dauden hiru alpinista frantziarren obsesioa.
Filma: UNA MIRADA ATRÁS. EL ARTE DE EQUIPAR
Euskal Herria | Alfonso García | 29’ | VO: ES | Eskalada
Eskalatzaileen % 1 bakarrik aritzen da bide berriak hornitzen. Aritz Aparicio, Guillermo Bañales, Iñaki Marco eta Juan Manuel Hernández Euskal Herriko lau eskalatzaileren begiradaren bidez, beren bizitza hornitzen eman baitute, askorentzat ezezaguna den mundu batera hurbiltzen gara. Haien bizitzak gurutzatu egiten dira giza istorio bat eskaintzeko, azken finean guztiok batzen gaituen zerbaiti buruz hitz egiten duena: pasioari buruz.
Sarrerak
Emanaldi bakoitzerako sarrerak 5€-tan eros daitezke Kordoi Etxean (Aiztogile kalea 24, behea) edo online hurrengo inprimakiaren bidez. Halaber, proiekzio egun bakoitzerako sarrerak egun berean egongo dira eskuragarri Kulturunean bertan, emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago, eserlekurik balego.
*Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuentzako Vital Fundazioarekin harremanetan jarri 945 77 68 58 telefonoan.