1. Hasiera
  2. Node
  3. Mendi Tour - 'Jamie' eta 'Ashima'
w

Informazioa

Filma: JAMIE

USA/Canada | Darcy Hennessey | 18’ | VO: EN | Alpinismoa
*Mendi Film 2024-eko larbumetrai onena*

Jamie Logan, 70eko hamarkadako alpinista erreferenteetako bat, Ipar Amerikako ibilbide gogorrenetako batzuetara lehen igoerak egin zituen. Baina Jamie Loganek, alpinista eta arkitekto gogor, indartsu eta arrakastatsuak, sekretu bat gorde zuen 60 urte baino gehiagoz: emakume gisa bizi nahi zuen, eta 69 urterekin hasi zen eraldatzen. Orain, 76 urterekin, Jamiek beste trans pertsona batzuei transmititu nahi die bizitza ederra izan daitekeela, pertsona bera errespetatuz.

Filma: ASHIMA

USA | Kenji Tsukamoto | 86’ | VO: JP/EN | Eskalada
*Mendi Film 2024 Eskaladako Film Onena*

Ashima Shiraishi Hegoafrikara joango da munduko bloke zailenetako bat osatzen duen eskalatzaile gazteena izaten saiatzeko. Bere aita eta entrenatzailea den Poppok laguntzen dio, Ashimaren entrenamenduari ikuspegi eszentrikoa eta diziplinatua ematen dion abangoardiako dantzari ohia. Filma eskaladari, familiari eta amets amerikarraren bilaketari buruzko istorio intimoa da

 

Sarrerak

Emanaldi bakoitzerako sarrerak  5€-tan eros daitezke Kordoi Etxean (Aiztogile kalea 24, behea) edo online hurrengo inprimakiaren bidez. Halaber, proiekzio egun bakoitzerako sarrerak egun berean egongo dira eskuragarri Kulturunean bertan, emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago, eserlekurik balego.


*Mugikortasun urriko pertsonentzako lekuentzako Vital Fundazioarekin harremanetan jarri 945 77 68 58 telefonoan.