Fundación AdsisElkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
ADSIS fundazioa ongintza- eta laguntza-fundazio bat da, hirurogeiko hamarkadatik kolektibo ahulen aldeko jarduerak egiten dituena. Fundazio gisa eratu da, bidegabekeria-, pobrezia- eta bazterkeria-egoeretan duen presentzia eta jarduna hobetzeko. Hainbat ideia edo sinesmenetatik beren Misioarekin eta Balioekin bat egiten eta konprometitzen diren pertsonek parte har dezaten irekita dagoen erakundea da.
Gazteei eta pertsona migratuei laguntzen diete beren bizi-proiektua erabakitzen eta eraikitzen. Egoera ahuletan dauden eta etorkizuna birbideratu, xedeak zehaztu eta horiek lortzeko plan bat taxutu behar duten gazteentzako prestakuntza-aukerak eskaintzen dituzte.
Migratutako helduei ere laguntzen diegu, prestakuntza- eta lanbide-ibilbideen bidez. Pertsonei ematen diegun laguntzak bere inguruko faktore guztiak artatzen ditu modu integralean, modu pertsonalizatuan lan egiten dugulako.
Arabako gure historia 1988an hasi zen, Gasteizko industrialdeko pabiloian, Hazia elkarteak, tokiko erakundeekin lankidetzan, gazteentzako prestakuntza-tailerrak abiarazi zituenean.
Gaur egun, bi zentro ditugu Araban, eta horietatik 2.000 pertsona baino gehiago laguntzen ditugu urtero, batez ere gazteak, prestakuntzako, laneratzeko eta balioetan hezteko proiektuen bidez.