1. Hasiera
  2. Node
  3. Nazioarteko prentsa tailerra
prensa

Informazioa

Edukia

Ukrainako gerrak, Ekialde Erdiko egoerak, ezegonkortasunak eta Europak, Trump Etxe Zurira berriro iristeak, Asiako ziurgabetasunak edo Iberoamerikako eta Afrikako aldaketek, gaur egungo mundua toki konplexuagoa bihurtzen dute. Proposatzen den tailerrak, hamar urte baino gehiagoko jarraipen eta egokitzapenarekin, munduko geopolitikaren ulermena du helburu nagusi. Horretarako, tailer honetan hainbat egunkaritako nazioarteko ataleko albisteak aztertzen dira, sakonki azaltzeko, komentatzeko eta horiei buruz eztabaidatzeko. Kontua ez da eskola bat ematea, baizik eta albisteak komentatzea eta, batez ere, bertaratutakoen artean eztabaida bat egon dadin animatzea. Horietakoren bat baliatzen da, halaber, gairen bat modu monografikoan azaltzeko edo nazioarteko historian sakontzeko.

Ordutegia, iraupena eta lekua

Kordoi etxea (Aiztogile 24) astelehenak 12:00etatik 13:30era. 2025ko otsailaren 3tik maiatzaren 26era.

Jai egunak

  • Apirilak 21 eta 28

Prezioa

60€

Ikastaroaren garapena

Victor Amado EHUko Historia Garaikideko irakasleak eta Europar Batasuneko European Exterior Accion Service (EEAS) delakoaren barruko nazioarteko hauteskunde-behatzaileak emandako tailerra

Izen-emateak

INSKRIPZIO AGORTUAK

Vital Fundazioarekin harremanetan jarri 945 77 68 58 telefonoan itxaron zerrendarako.