Vital Fundazioak aurten ere egutegi bat argitaratu du, Arabako eta bertako herrietako ondare naturala islatzen duten ekoizpen propioko irudiz osatua. Arabako herrien eta haien inguruneen argazkiak bilduko dituen ziklo baten lehenengo urtea izango da 2025. Interesatuek doan jaso dezakete abenduaren 19an egingo den Vital Fundazioaren Gabonetako Merkatuan (hormako bertsioa), izakinak agortu arte. Mahaiko egutegiak eta gera litezkeen hormakoak hurrengo egunetik izango dira jasotzeko moduan, erakundearen egoitzan (Kordoi Etxea, Aiztogile kalea 24).