Bilketa Kanpaina Handiaren beste edizio bat aurkeztu dute gaurElikagaien Arabako Bankuak eta Vital Fundazioak. ‘Pixka batek asko egin dezakeelako’ lelopean, DANAk eragindako gabezia larriak konpontzera bideratuko da aurten bildutakoaren erdia. DANAk eragindako pertsonekiko lankidetzari dagokionez, Elikagaien Arabako Bankuak eta Vital Fundazioak, Elikagaien Levanteko Bankuen bidez bideratuko dute “laguntza hori behar duten pertsonei une egokietan hel dakiela”.
Informazioa
DANAk eragindako pertsonekiko lankidetzari dagokionez, Arabako Elikagaien Bankuak eta Vital Fundazioak laguntza hori bideratuko dute Levanteko Elikagaien Bankuen bitartez, behar duten pertsonengana une egokian irits dadin.
DOHAINAK
- Bonu eta elikagaien bilketa 95 denda eta supermerkatuetan
- Elikagaiak eta oinarrizko beste produktu batzuk erosteko dohaintzak
- Ordainketa visa txartelarekin elikagien bankuko web orrian
- Bizum 00025 kodearekin
- Kutxabank-ko transferentzia ES58 2095 3153 6191 1448 4071
Euro bat gehiago arabar bakoitzeko
Vital Fundazioak bat egingo du aurten ere Bilketa Kanpaina Handiarekin, eta, gainera, aurten ekintza solidario berri bat egingo du, herritarren parte-hartzea sustatze aldera.
Horretarako, euro 1 emango du dohaintzan kanpainan parte hartzen duen arabar bakoitzeko, edozein eratan parte hartuta ere, elikagaiak/produktuak entregatuz, bonuak emanez edo dohaintzak eginez.