Vital Fundazioak eta Hiesaren Aurkako Arabako Herritarren Batzordeak (SIDÁLAVA) unitate didaktikoak eskainiko dizkiete lurraldeko ikastetxeei, GIBaren proba azkarrak, prebentzio-estrategia den aldetik, duen garrantzia landu dezaten ikasleekin. Lanketaren ardatz nagusia Precoz film laburra da, hausnarketara gonbidatzen duen fikziozko lana. Urriaren 17an aurkeztu zitzaiona lan hori publikoari eta arrakasta handia izan zuen.