Euskadiko Etika Klusterra Fundazioak eta Vital Fundazioak Etika Foroaren beste jardunaldi bat antolatu dute, XXIII.a hain zuzen ere. Oraingoan, zuhaitzek hirietan duten garrantziari buruzko hausnarketa egingo dute. Hitzordua datorren asteartean, urriaren 29an, izango da, 19:00etan, Vital Fundazioa Kulturunean (Dendaraba, 1. solairua) eta sarrera librea izango du.