Banbú Ensemble Espainiako Orkestra Nazional Gaztearen (JONDE) eta Europar Batasuneko Gazte Orkestraren (EUYO) baitan sortu zen, zortzi kideen arteko kidetasun musikal eta pertsonal handiak bultzatuta. Hainbat formaziotan ager daitekeen talde moldakorra bada ere, hari-zortzikotea aukeratu ohi dute. Talde mota honek soinu-aukera zabala eta musika-adierazkortasun handia eskaintzen ditu. Ezaugarri horiek erakartzen dute Bambú Ensemble gaur egun gutxi esploratutako errepertorioaren ikerketan eta interpretazioan sakontzera.
Informazioa
Interpretatzaileak
Samuel García, biolin-jotzailea
David García, biolin-jotzailea
Carles Civera, biolin-jotzailea
Elena Rey, biolin-jotzailea
Paloma Cueto-Felgueroso, biola-jotzailea
Samuel Espinosa, biola-jotzailea
Millán Abeledo, biolontxelo-jotzailea
Irma Bau, biolontxelo-jotzailea
Programa
Mendelssohnen eta Bruchen lanak
Sarrerak
Kantaldi bakoitzerako sarrerak 8 euroan erosi ahal izango dira Kordoi Etxean (Aiztogile kalea 24, behea) edo online hurrengo formularioaren bidez. Halaber, emanaldi bakoitzerako sarrerak kontzertu-egun berean egongo dira eskuragarri Kulturunean bertan, emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago, eserlekurik balego.
*Mugikortasun urriko pertsonentzako eserlekuak, jarri harremanetan Vital Fundazioarekin.