Vital Fundazioak antolatzen duen Euskal Zinema Dokumentalaren Astearen X. edizioa burutuko da aurten, eta garrantzi sozial handiko bost emanaldi dakartza. Hil honen 21etik 25era bitartean, Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea kalea 5, 1. solairua, Dendaraba, Vitoria-Gasteiz), 19:30etik aurrera, euskal profesionalek zuzendutako iazko dokumentalik onenak aurkeztuko dira.