ASAFESek (Gaixotasun Mentala duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkarteak) eta Vital Fundazioak urriaren 6rako antolatu dute ‘Eskutik osasun mentalaren alde’V. Ibilaldi Solidarioa. Nazioartean hilaren 10ean ospatzen den Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela eta, aipatutako ekimenak gaixotasun horren garrantzia ikusarazi nahi du eta gaitz batera doan estigma hautsi. Vital Fundazioaren babesletza nagusiaz gain, ibilaldiak Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere badu.