Pequeño Deseo FundazioaElkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
Fundazio honek 24 urte daramatza gaixotasun larriak edo kronikoak dituzten haurrei laguntza emozionala ematen, haien desiorik handiena betez, haien ongizatean, bizi-kalitatean eta hobekuntza fisikoan eragiten duten emozio positiboak sortzeko bide bat da-eta.
Estatu mailan 35 ospitale baino gehiagorekin egiten dute lan, eta gaixo dauden 6.800 haur baino gehiagoren nahiak partekatzeko aukera izan dute, horietatik, 400 Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetatik etorritakoak.
Vital Fundazioaren laguntzari esker, haur gehiagoren desioak betetzea lortu da, baita gaixotasunaren aurkako eguneroko borroka elkarrekin eramangarriago egin dadila ere.
Vital Fundazioaren lankidetza
Vital Fundazioak 2020ko Ezohiko Deialdian ekin zion Pequeño Deseo Fundazioarekin duen lankidetzari, eta 2022an, laguntza jarraituagoa ematen hasi zen, ‘Deseos por sonrisas’ programarako. Gure lankidetzari esker, egia bihurtu dira 16 bat haurren nahiak, haien kirol- edo animazio-idoloak ezagutzetik hasi eta haientzat oso garrantzitsuak diren jostailu eta esperientziak lortzeraino; hartara, nabarmen hobetu da haien aldartea eta, kasu batzuetan, haien osatze-prozesuan ere nabaritu da hobekuntza.