1. Hasiera
  2. Node
  3. Mendi ibiliak 2024
Senderismo

Egutegia

mendi ibiliak

Araudia

  • Garrantzitsua da norberaren muga fisikoak ezagutzea eta antzematea.
  • Ez zaio autobusean sartzen utziko aldez aurretik izen emanda ez dagoen inori. Beharrezkoa da bonua edo tiketa aurkeztea, eta esleitutako tokian eseri behar da.
  • Txangora joaterik ez izanez gero, astiarekin jakinarazi behar da, edo beste bat bonoa utziz gero Vital Fundazioa (Tel 945 77 68 58) abisatu beharko duzu.
  • Irteerak gidatuak dira eta Vital Fundazioko boluntarioek prestatu dituzte. Une oro errespetatu beharko da haiek diotena.
  • Gidari ‘irekitzailea’ren ardura da mendi-txangoa zuzentzea. Inork ere ezin diezaioke aurrera hartu gidari irekitzaileari, ez itxierako gidariaren atzetik geratu.
  • Ibilbideak zailtasunaren arabera sailkatuta daude: txikia, ertaina edo handia.
  • Errespetatu izadia eta animaliei eta abereei ez eragin alferreik. Langak utzi itxita, ganaduari pasatzea eragozteko.
  • Gorde irteera eta helduera orduak zaindu, txagoaren martxa ez oztopatzeko.
  • Arropa erosoa eta tamaina egokikoa eraman, baita jantzi berogarriren bat ere.
  • Oinetako egokia eraman, eta krema eta betaurrekoak, eguzkitik babesteko. Aholkatzen da, halaber, aldatzeko arropa eramatea.
  • Taldekideek ezin daitezke bakarrik itzuli, ez isolatuta geratu, berekin beti izan behar baitu beste txangozaleren bat edo arduradunen bat.
  • Txangoetan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik izen ematea Vital Fundazioan.
  • Vital Fundazioak mendi-txangoetako parte-hartzaileei jakinarazten die ezen berak ez duela erantzukizun zibil zuzenik ez subsidiariorik, dena delako jardueran ekintza erruzko nahiz engainuzkoengatik pertsonek izandako istripuetan, ez eta boluntarioen jarraibideak edo ordena publikoko legeak ez gordetzeagatik gertatutakoetan.
  • Txango hauetan parte hartzeak esan nahi du, arau hauek guztiak onartzen direla, esan nahi du.

Kontuan hartzeko

Txango batzuetan, bai ibilbideagatik eta bai autobusez egin beharreko distantziagatik, Gasteizera beranduago heltzea gerta daiteke, 15ak baino lehenago iristen saiatuko da

  • Irteeraren prezioa: 7€
  • 19 irteerako bonua: 125€

BONOAK

  • Eskubideak
    • Bonuaren eskubideak: Lekua goizetako 19 txangoetan. Lehentasuna, txango berezi lekua gordetzerakoan.
  • Betebeharrak
    • Ez zaio autobusean sartzen utziko aldez aurretik izen emanda ez dagoen inori. Beharrezkoa da bonua aurkeztea, eta esleitutako tokian eseri behar da.
    • Txangora joaterik ez izanez gero, astiarekin jakinarazi behar da, edo beste bat bonoa utziz gero Vital Fundazioa (Tel 945776858) abisatu beharko duzu.

Izen-emateak

Presentzialki Vital Fundazioaren egoitzan (Aiztogile kalea 23)

  • Bonuak: 2024ko otsailaren 28tik aurrera
  • Leku libreak: Irteera bakoitzaren aurreko ostegunetik

Agortutako datak:

  • Martxoak 20
  • Martxoak 27
  • Apirilak 10
  • Apirilak 17