Hiru haundiakJarduerak
Mendi-lasterketen zaletuentzat Euskadin dagoen proba nagusia da hau. Bi urtean behin, korrikalari sutsuak Gorbeia, Anboto eta Aizkorriko gainetara igotzen dira, aurreko edizioa amaitu bezain laster kirolari ugariren eta haien familien egutegian leku bat daukan lasterketa honetan.
Ehun kilometroko ibilbidea, 24 orduko muga eta hamar mila metrotik gorako desnibel metatua dira 1.700 parte-hartzaile biltzeko akuilu nagusia. Parte-hartzaileek zozketa jendetsu batean eskuratzen dute dortsala.