Araba mendiz mendiJarduerak
Vital Fundazioak irteera gidatuen programa berri bat jarri du abian udaberri honetarako, jende guztiarentzat diseinatua. Lehenengo edizio honetan GR25 izango da (batez ere Arabako Lautadan). 12 etapa izango dira, maiatzetik urrira bitartean, guztiak larunbatean, adin-sorta zabaltzeko eta mendian modu erraz eta gidatuan hasi nahi duten baina astegunetan egin ezin duten pertsonengana iristeko.
Informazioa
- Ordua: 08:00 a.m.
- Irteera: Arriagako autokarabanen aparkalekua (lehenengo irteera Olarizutik izango da).
- Plazak: 30 pertsona/irteera
Ibilbide guztiak mendiko gidari profesionalek prestatzen dituzte, eta bidezidorrak zailtasunaren arabera sailkatzen dira, baxuan, ertainean edo altuan.
Izen-ematea
Irteera bakoitzean izena emateak 5 €-ko prezioa du eta "irteerak" atalean egin ahal izango dira.