INSOLA (Berreziketako Gizarteratze Elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
INSOLA Elkarteak gizarte-bazterketa edo pobrezia arriskuan eta/edo egoeran dauden perysonen lanerayze orduko gizarteratze sozio-berrezitzailea hobetu nahi du. Arreta zuzena eskaintzen diete, hainbat ekintzaren bidez, gizarteratzeko gogoa eta bizitza normalizatua nahi izan arren, arazo larriak dituzten pertsona guztiei, hala nola dokumentaziorik ez, kontsumoak, droga-mendekotasunak, buruko gaixotasunak, gizarte-trebetasunik eza, harreman-arazoak, baliabide ekonomiko gabezia larria, etab.
INSOLAk bi ziklotan egiten du lan. Lehenengoa, honako programa/jarduera eta tailer hauen bidez: ezagutza inklusiboarena, berrizketarena edo oinarrizko trebetasunak eskuratzekoa, gaztelaniakoa, genero-berdintasunekoa, indarkeriaren prebentzioarena, kulturartekotasunarena, lan aurreko okupazioarena, edo Elkarrekin tailerrenam gatazkak konpontzeari buruz eta bakean eta giza eskubideen defentsan elkarrekin bizitzearen aldekoak.
Behin pertsonek tailerretan ibilbide bat egin eta beren gizarte-trebetasunak berreskuratu dituztenean, kontsumo-ohiturak utzi dituztenean, dokumentazioa berreskuratu dutenean eta abar, bigarren ziklora igarotzeko unea da, aldi baterako etxebizitzen programara. Etxeko eta familiako espazio bat ematea da helburua, INSOLA tailerraren erabiltzaileei bizileku duina eta bizitza tuonomorako trantsizioa pixkanaka errazteko, normaltasuna lortzeko beharrezkoak diren laguntza profesionalak emanez, ikuspegi inklusibo batetik.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
Vital Fundazioa 2016an hasi zen INSOLA Elkartearekin elkarlanean, antolatzen zituzten tailerretara joateko beka batzuk finantzatuz. Harrezkero eta orain arte, erakundearen lankidetza handituz joan da, tailerrak garatzen laguntzeko eta aldi baterako etxebizitzen programa babesteko, urteko hitzarmenak sinatuz.