FUNDACIÓN ZUZENAK Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
Zuzenak Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, 2005. urtean sortua, kirol-klub baten babespean, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta normalizazioa lortzeko helburu sendoari jarraituz.
Zuzenak Fundazioak programak, jarduerak eta tailerrak amten ditu, helburu bikoitza aintzat hartuta:
- Desgaitasunen bat duten pertsonen gizarteratzea sustatzea, haien autoerrealizazioa lortzeko eta haien bizi-kalitatea hobetzkeko, Vitoria-Gasteizen eta Laudio, Amurrio eta Agurain udalerrietan burutzen diren programa horietan parte hartuz.
- Gizartea sentibilizatzea bizi dugun gizarte-errealitateaz eta hainbat desgaitasun dituzten pertsonek dituzten GAITASUNEZ, dibulgazio-jardunaldiei, Baloreak aldizkairaren edizioari eta ikastetxeetan sentibilizatzeko 'Balioetan hezten' programari esker.
Zuzenak Kirol Kluba 1980an sortu zen eta bere helburu nagusia, Araban, batez ere desgaitasun fisikoa duten pertsonen artean, kirol prakatika susyayzea eta kudeatzea da. Klubak kirol lehiaketetan parte hartuko du umodalitate hauetan: gurpildun aulkiko saskibaloia, errugbia, txirrindularitza, badmintona, motokrosa, tirpo olinpikoa, zaldizko egokitua, atletismoa eta curling-a.
Vital Fundazioaren lankidetza
Zuzenak Kirol Elkartearekiko lankidetzari 1995ean akin zion Vital Kutxak eta ordutik hona ez du etenik izan. Lehen, ekarpen puntualak egiten ziren, 2000. urteaz geroztik, inplikazio handiagoa izan da, bere jardueren ikur den taldeari izena ematean, Zuzenak-Vital Kutxa gurpil-aulkiko saskibaloi-taldea, gaur egun Zuzenak-Vital Fundazioa.
Vital Fundazioa eratu ondoren, handitu egin da Vital Fundazioa ZUzenak gurpil-aulkiko saskibaloi-taldeari ematen zaion zuzeneko laguntza; hala ere, bere horretan eutsi zaie Zuzenak Fundazioko kirol-jarduera guztietarako laguntzei, batez ere Kirol Egokitutako Eskolarako, urteko hitzarmenak sinatuz.