TALUR (Adimen desgaitasun audten pertsonentzako aisialdi eta denbroalibreko elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
Talur irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta honeko helburu nagusi hauek ditu: adimen-desgaitasuna duten pertsonen garapena, ahalduntzea eta autonomia sustatzea, baita haien gizarteratzea ere. Talur-ek estrategiak sustatzen ditu eta tresna zehatzak eskaintzen ditu kolektibo horren ekintza eta parte-hartze komunitariorako. Haren jarduera Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioaren balioetan oinarritzen da, eta, bereziki, honako balio hauetan: berdintasuna eta diskriminaziorik eza, irisgarritasuna, bizitza independentea eta komunitatean sartzea, mugikortasun pertsonala eta kultura-bizitzan, jolas-jardueretan, aisialdian eta kirolean parte hartzea.
Beste zerbitzu batzuen artean, asisialdi ihezitzaileko eta parte-hartze komunitarioko jarduerak eskaintzen dituzte, adimen-desgaitasuna duten pertsonei beren eutonomiarako oinarrizko gaitasun eta trebetasun sozialak eskuratzeko aukera ematen dietenak. Era berean, laguntza, asteden-, sentsibilizazio- eta dibulgazio-zerbitzuak eskaintzen dituzte, desgaitasunaren mundua ikusarazteko informazio-kanpainen bidez.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
Vital Fundazioa 2017.urtetik ari da Talur elkartearekin lankidetzan. Urte hartan, erakundeak abiarazi zuen laguntza-deialdira aurkeztu zuten 'Partaidetza komunitarioa. Ni ere banago, utzidazu laguntzen' izeneko proiektua eta aurrera atera zen.
Ondoren, Talur-ekin lankidetzan jarraitu da proiektu horretan, urteko hitzarmen bat sinatuz. Helburua da dimen desgaitasuna duten pertsonak gizarte honetako kide AKTIBO bihurtzea, hainbat programaren bidez, hala nola egoitzetako, kirol ekitaldietako edo elkarte ekitaldietako boluntariotza programen bidez. Oinarrizko gaitasunei buruzko prestakuntzaren, inplikazio pertsonaleko programen eta parte-hartze komunitarioko programen bidez ere bai.