ATECE (Burmuineko gaitza dutenen Arabako elkartea)Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
ATECE Arabak laguntza eskeintzen die hartutako kalte zerebrala duten pertsonei eta haien familiei. Profesionalen, familien eta boluntarioen talde batek osatzen dute, asanblea eran antolatuta eta zuzendaritza Batzorde kudeatzaile bat dute. Erakunde publiko eta pribatuen laguntza dute, baita dohaintzak eta bazkideen ekarpenak ere.
HZK (hartutako kalte zerebrala) garunean sortzen den izaera ez-degeneratiboko lesioa da, iktus, traumatismo kranioentzefaliko (TKE), tumore edo infekzioek eragindakoa. Elkarteak familientzako arreta integralean oinarritzen du bere lana, kalitatezko zerbitzu pertsonalizatuaren eta unibertsalaren bidez. Horrretarako, diziplina anitzeko talde espezializatu bat, elkartearen egoitza bat eta baliabide komunitarioak dituzte.
ATECE Araban jarduerak hainbat lan-arlo hartzen ditu: lan-arloa (eguneroko bizitzako jardueretan autonomia hobetzeko); arlo fisikoa (gihar-errehabilitazioko tratamenduak, sentsibilitatea, koordinazioa, etab.); gizarte-arloa (informazioa, aholkularitza eta laguntza); arlo kognitiboa (alterazio neuropsikologikoak berreskuratzen laguntzea); eremu logopedikoa (komunikazio-arazoen tratamendua); aisialdiko eta denbora libreko arloa.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
ATECE Arabarekiko lankidetza 2000. urtean hasi zen, Vital Kutxaren Gizarte Ekintza elkartearekin urtean behingo lankidetza-hitzarmenak sinatzen hasi zenean, hainbat tailer eta hedapen- eta informazio-programak garatzen laguntzeko.
Erakundea Vital Fundazioa bihurtu zenez geroztik ere jarraitu du lankidetzak. Urteko hitzarmena sinatzeari eutsi zaio, hainbat programari laguntzeko (fisioterapia, autonomia eta inklusioa, aisialdia eta denbora librea, etab.), ATECE Arabak gure laguntza eskatzen duen beharren arabera.