ADELA Araba (Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Federazioa) Elkarte sozial eta komunitarioentzako laguntza
ELA (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa) gaixotasun neuromuskularra, endekapenezkoa eta progresiboa da. Ez da bere etiologia ezagutzen, eta gaixotasun larrienetako bat da, eragiten dituen ondorioengatik, eta edozein adinetan ager daitekeelako.
ADELA EUSKAL HERRIA (ADELA EH) Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA) Euskal Herriko Elkarteen Federazioa da, eta Adela Araba, Adela Bizkaia eta Adela Gipuzkoa probintzia-elkarteek osatzen dute. ELA gertutik edo pertsonalki bizi duten guztiei ahotsa ematea du helburu eta Osakidetzaren laguntza neurologiko zentralizatua lortzea, laguntza medikoa, fisioterapeutak, logopedak eta aholkularitza psikologikoa uztartuz. Era berean, laguntza teknikoetarako babesa lortzea eta ELAren eraginpeko pertsonen bizitza hobetzeko era guztietako ekintzak sustatzea dute helburu.
ADELAk harrera-, informazio-, orientazio- eta aholkularitza-lanak egiten ditu ELAk jotako pertsonentzat eta haien familietako pertsonentzat. Gaixoak artatzen dituzten profesionalen koordinazioan lan egiten dute, jarraipen-lana eginez eta senideentzako auto-laguntzako taldeak antolatuz, eta behar dituztenentzako laguntza teknikoak mailegatuz.
Garrantzitsua da, halaber, gaiari buruzko informazioa hedatzeko eta gizartea sentsibilizatzeko egiten duten lana, besteak beste, hitzaldiak, ELAren Munduko Eguna, aldizkariaren edizioa, etab.
realizan mediante charlas, celebración del Día Mundial de la ELA, edición de la revista, etc.
Fundación Vital Fundazioaren lankidetza
Adelarekiko lankidetza 2005ean hasi zen, garai hartako Gasteizko eta Arabako Aurrezki Kutxak sinatutako lankidetza-hitzarmen baten bidez, “Irispcom QG 2SH Sistemaren bidezko ikuskera zuen ekipo bat” finantzatzeko, ELAk jotako pertsonei laguntzeko.
Erakundea Vital Fundazioa bihurtuta, hitzarmenak sinatu dira ELAko gaixoei errehabilitazio eta laguntza integrala emateko programak garatzeko.