Nazioarteko Poesia Jaialdia– Poetak maiatzean Aisialdia
Maiatza poesiaren hilabetea da Araban. Bertsoak entzutea eta deklamazioa gogoko badituzu, berrogeita hamar ekintza baino gehiago dituzu aukeran hilabete osoan. Kordoi Etxea, Vital Fundazioa Kulturunea eta Sancho el Sabio Fundazioa, poesia presente duten gune ugarien arteko batzuk baino ez dira. Adin guztietako 400 parte hartzailetik gora dira, beraz, proposamen ugari daude lurralde osoan.
Programa hainbat jarduerek osatzen dute, deklamazioak, mahai inguruak, editoreen eta idazleen nahiz egile eta irakurleen arteko topaketak, umeentzako poesia antzeztuen errezitaldiak, ibilbide poetikoak hiriko kaleetatik eta poesia tranbian, besteak beste.
Informazio gehiago hemen